XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
APUSTU-EGUNEKO GIROABerebiziko apustu bat ospatzen zan eguardiko amabietan.
Goizean goizo atera ziran beren baserrietatik, demaren lekuko izateko irrikimenez zetozen baserritarrak.
Lau alderdietatik, bidetxiorretan beera egin zuten beren agerpena goiztarren aiek.
Jakiña, urrutieneko baserrietatik abiatu ziran aurrena; egunzentia iristeko zegoan artean....
Onezkero, ordea, eguna zabaldu da.
Eta ostatu ta ardandegiak jendez betetzen ari dira.
Nekez aurki dezakegu
Beltza da
Auen azpian, berriz,
Eta larruzko
Bisigua jan-ala ateratzen dira atarira,
Euliak eztiarengana bezelatsu inguratzen dira jokalariak korredoreengana.
Jokalari ez diran aiek ere bai, ea zer ikusiko-edo.
Jendetzak eragindako zurrumurruaren gaiñetik jalkitzen dira bitartekoen deiadar sakonak.
Ara ta ona, gelditzeke dabiltza, txartel-sorta bat eskuetan dutelarik.
Belarrietako baten gaiñean darama arkatza beraietako batek.
Edozein zokotan kokatu ta ezarri dira tresna-saltzailleak.
Korredore, jokalari ta azken orduan eldu ta bisigurik gabe gelditu diran baserritar ikusleak bezain urduritsu agertzen dira saltzailleak.
Aitzurrak, segak, igitagiak, eskubarak, zintzarriak, aizkorak, abereentzat estalkiak, arraitz-arriak, aterkin edo
Danetik dago maai luzeen gaiñean.
Eta danak batpatean saldu nai lituzkete.
Ez bait-da ia astirik gelditzen.
Goizo etorri diran aiek bai, noski, edozertarako lain astia artu aal izan dute.
Ongi bazkaldu ondoren zerbait erosteko lain patxada artuko dute azken ordukoek ere.
Obeki esateko, ez jakin... Nolako betaz aurkitzen diran.
Orain, ordea, adimen eta biotzez, begi ta belarriz, almen guztiez, arazo baten pezkitzan daude.
Edonoren begirazunean errepatzen zerala ere, gauza berbera sumatzen duzu: urduria, jakingura, ikusmiña, jokurako griña, zalantza... egon-eziña!.
Auek onela, jende arruntaren gaiñetik arra-bat nabarmentzen dan gizaseme tantai bat ateratzen da ostatutik.
Irudi ezin bikain eta lerdenagoa erakusten du aizkolari gazteak.
Zenbatez lodiagoa da aldemenean daraman notiña.
Txapel izugarri batek estaltzen dio bekokia.
Eskubiko eskuan daraman makilla ba-da bera ainbat luze.
Bestaldetik doakion notiñak, berriz, ba-du aizkolariaren antzik; soinkeraz naiz ibilkeraz.
Anaiak dirala baiezten du norbaitek.
Ba-liteke.
Ziur aski, bai.
Ezta ezpairik ere!.